Alkatearen mezua

Alkate lez eta Muruetako pertsona danon ordezkaritzan geure ondo etorri beroena emon gura deutsut.

Muruetan bizi gara eta geure artean herri bizitza zuzenak dauko lehentasuna. Hori, oinarrian. Baina, informatikak eta aurrerakuntza teknologikoek eskainduten dauskuezan hobariak be ekandu eta geureganatu gura doguz.

Muruetarrentzako, Udalak bigarren etxea izan gura dau, alkartasuna, alkarlana eta solidaridadea bermatuz.

Bisitatzen gaituztenak be ondo etorriak dira eta beraiei be geure esker ona.

Daukezuzan arazoak, kezkak… geureak ere badira. Horregatik, Udaletxeko ateak zabalik izango dozuz eta zeure proposamenak, ideiak… eskertuko doguz.

Webgune honen bitartez Udala hobeto ezagutzeko aukera izango dozu eta Udaleko zerbitzuak erabiltzea erraztuko dautsu.

Hau guztia muruetarrak Udaletxera hurbiltzeko baliogarria izatea espero dogu, herriko orainean eta etorkizunean kolaboratu eta parte hartzeko. Danona dan Murueta hau, herri hobea egiteko.

Zeu be Murueta zarelako. Zeuk be Murueta egiten dozulako.

Eskerrik asko, zeuri itxaroten gagoz.

Julen Karrion Lamikiz,

Muruetako Alkatea.

Kontaktua

Muruetako Udala

Helbidea: Larrabe auzoa, 27 – 48394 (Murueta)
Telefonoa: 946 252 451
Faxa: 946 256 528
Posta elektronikoa:
udala.murueta@bizkaia.org