Albisteak

 

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga Udalerri honetan ordaindu behar dutenei jakinarazten zaie: 2011. ekitaldiko Erroldari dagokion kobrantza, borondatezko epean, era honetan egingo dela:

  • Ordaintzeko epea:  2011ko abuztuaren 15etik  irailaren 15erarte,  biak barne.
  • Ordaintzeko tokia:  BBK-n edo Udaletxean aurkeztuz.
  • Ordaintzeko era: Etxera bidalitako orriak, BBK-n edo Udaletxean aurkeztuz, ordainketa helbideraturik ez balego.
  • Orriak jaso ez edota orriak galdu badira Udaletxeko bulegora joan behar da.
  • Orriak hartu ez izanak ez du ordainketa egin behar ez duenik esan nahi.
  • Zergadunek aurrezki kutxeetan edo banketxeetan helbideratu ditzateke beraien erriziboak.
  • Borondatezko epea igaro ondoren, premiabidez kobratzeari ekingo zaio, %20ko gainkarguaz.
  • Denak jakitun egon daitezen eta betea izan dadin, jakinera ematen da.