Albisteak

Murueta eta BiscayTIKeko logoa 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Muruetako Udalak dagoeneko webgunea dauka.

Gure udalerriaren irudi berrian oinarriturik dagoen eta erabilgarria den plataforma modernoa sortu da. Helburua gure herriko egoera argi eta azkar eskaintzea da, eta baita udal zerbitzuen, turismo eta kultur eskaintzaren, eta, azken finean, Muruetari buruz interesgarria izan daitekeen guztiaren berri ematea ere.

Webgunea, www.murueta.es helbidean ikusi daitekeela, ataletan banatuta dago eta udalerriaren informazio osoa biltzen du. Bertan, enpresen aurkibidea, zerbitzuen multzo handia eta mapa interaktiboa nabarmentzekoak dira.

Herritarren eskura daude jada ohiko 16 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan zehar. Izapideek, webgunearen bidez, Udaletxeko ateak zabaltzen dituzte, bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta Administrazioaren arteko harremana estutuz. Muruetako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte euren kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, euren bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, horien historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta Administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Muruetak aurrerapauso handia eman du jada Udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)

Telefonoa: 900 840 250
Posta e.: info@biscaytik.eu