Albisteak

 

Alkatetzaren 2020ko uztailaren 2ko Dekretuaren bidez, Muruetako Bateltoki de la Tejeran 7 amarratze-/atrakatze-lanpostu emakida-erregimenean esleitzeko deialdia ireki zen.

  1. Erakunde esleitzailea: Muruetako Udalaren osoko bilkura.
  2. Emakidadunak ordaindu beharreko kanona: 350,00 euro/urteko, urtero gehituta, Muruetako Udalak Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasuneko Zuzendaritza Nagusiari ordaindutako dp.m.t-ren okupazioagatiko kanonaren arabera.
  3. Emateko epea: gehienez 5 urte.
  4. Esleitzeko prozedura eta modua: prozedura irekia. Eskabideek atrakalekuen kopurua gainditzen badute, esleipenerako hainbat esleipen-irizpide erabiliko dira ( Oinarrien pleguko 5. artikulua eta Atrakalekuak Kudeatzeko Erregelamenduaren 11. artikulua).
  5. Proposamenak aurkeztea: 15 egun naturaleko epean, iragarki hau BAOn eta udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  6. Plikak irekitzea: proposamenak aurkeztu ondorengo hirugarren egun baliodunean, 14: 30ean.
  7. Bermea: ez dira ezartzen.
  8. Ustiapenaren hasiera: hilabete kontratua sinatzen denetik.
  9. Informazio gehiago: Udalaren webgunea.

Iragarkia (PDF 239KB)
BAO (PDF 232KB)