Albisteak

 

Muruetako Udalak COVID-19ari aurre egiteko eta auzotar guztion osasuna babesteko, biztanle bakoitzeko maskara bana, etxebizitza bakoitzeko eskuetarako gel bat eta horiek modu egokian erabiltzeko argibideak zuen esku jartzen ditu.

Aldi berean, oinarrizko garbitasun eta urruntze arau eta eskumena duten osasun agintariek gomendatutako neurriak jarraitzeko eskatzen dizuegu.

Muruetar guzien esfortzua, jarrera eta erantzukizuna ere eskertu nahi ditugu.

Indarra eta adorea, elkarrekin aterako gara egoera honetatik, solidaritateaz eta lankidetzaz.

Kartela (PDF 347KB)