Albisteak

 

Muruetako Udalak, honako hau jakinarazi nahi die Muruetako umeei:

Badakigu oso ondo ari zaretela portatzen, eta honela jarraituko duzuela ziur gaude. Oso harro gaude zuetaz! Zorionak!

Formalak izaten jarraitzeaz gain, egunero gauza berriak ikasten jarraitu behar duzue, eta etxerako lanak eta ariketa fisiko pixka bat egin. Oso garrantzitsua da sasoian mantentzea, kalera ateratzen garenean, lagunekin jolastu ahal izateko!

Martitxu Teilatukok eta Perez Sagutxoak baimen berezia dute kalera irten eta etxerik etxera joateko. Hori bai, babes neurri bereziekin: esku garbiketa eta maskararekin.

Mari Domingi eta Olentzerorekin harremanetan jarri gara, oso ondo portatzen ari zaretelako zuetaz oso harro gaudela esateko eta kontuan hartzeko.

Apaindu zuen etxeak, balkoiak eta leihoak zuen marrazkiekin eta bidali alkatea.murueta@bizkaia.org posta elektronikora eta erakusketa itzela egingo dugu.

Gurasoak zaretenoi, izan adorea eta indarra, gozatu seme-alabekin etxean. Animo!

Gogoratu, 20:00etan ematen diren txaloak, zuongatik ere badirela!

Laster kalean ikusiko dugu elkar.

Besarkada bat.

Gora bihotzak! Aurrera!

Deskargatu udalaren jakinarazpena (PDF 473KB)