Albisteak

 

Momentu zail honetan Busturialdea-Urdaibaik itxaropena behar dau aurre egiteko eta alkartasuna adierazteko eta indarrak batu eta elkarregaz aurrera ateratzeko, inor atzean utzi barik. Mezu horregaz, eskualdeko eragile ugarik (erakundeek, erakunde autonomoek, elkarteek eta enpresa pribatuek) koordinatuta eta zeharka lan egiteko oinarriak jartzen dabez, krisiaren aurreko ekonomiaren eta bizitza soziokulturalaren egoera berreskuratzeko eta gainditzeko helburu komunaren alde. Helburua ez da aurreko egoerara itzultzea, hobetzea baizik, ilusio berriak sortzea eta bertako biztanleen ongizatea eta eskualdearen etorkizuna bermatzea, herriz herri.

Koronabirusaren krisiak guztiok harrapatu gaitu, enpresa eta erakunde, gure jardun esparruetan aurrera egiteko lanean, etorkizunerako proiektu ilusionagarriekaz. Asko trinkotu egin dira eta beste batzuk arrisku larrian jarri dira. Eskualdeko eragileak batzea eta kohesionatzea helburu komunagaz, etorkizun kolaboratibo bat sortzeko, Busturialdea-Urdaibai #danonartean aurrera ateratzea, hori da gakoa. Gako horrek pertsonen konpromisoaren eta ahalegin partekatuaren bidez funtzionatuko dau. Izan be, ezkutuen, logotipoen, marken eta abarren atzean, publikoak edo pribatuak izan, aurrera ateratzeko baliabideak jartzen dabezen pertsonak dagoz, familiak, komunitatea, beren kabuz.

Bakoitza, bere gaitasunetik, neurriak prestatzen eta planifikatzen hasi da, enpresen, saltokien, autonomoen eta abarren jarduera ekonomikoari eusten eta bultzatzen laguntzeko, baita turismoan eta kulturan be, gorabidean dagozen sektoreak baitira, eta identitatearen eta barrikuntzaren bidez ekonomia sortzen eta lurraldea kohesionatzen baitute.

Konfinamenduak ezin gaitu geldiarazi; aitzitik, ideiak eta proiektuak pentsatzeko eta proposatzeko aprobetxatu behar dogu, elkartasun-izpirituagaz, bitartekoak bilatzeko, sinergiak sortzeko, zeharkako ekimenak sortzeko, lankidetzan egindako proiektuak, eskualde barruan elkarri lagunduz berreraikitzen lagunduko doguzenak. Urrats bakoitza ikuspegi globalagaz planifikatzea... Industria, nekazaritza, arrantza, merkataritza, turismoa, ostalaritza, zerbitzuak, Internet eta sare sozialak funtsezko tresnak dira egoera horretan, partekatzeko, komunikatzeko, motibatzeko, inplikatzeko, konfiantza izateko... ekintzak, jarrera indibidualak edo kolektiboak, eta beti ezaugarriak, arrakasta-ereduen azpian dagozenak. Ilusio eta espiritu ekintzaileari eutsi behar deutsagu, historikoki Busturialdea-Urdaibaiko pertsonok erakutsi doguna eta etorkizuna izango dogu.

Nortasuna erreskatatzea, tradizioa berrasmatzea, proiektuei ekitea. Busturialdea-Urdaibaiko ekonomiak jada bizi eban eztabaida eta birmoldaketa uneko jarrerak dira. Barrikuntzaren bideak hartu behar doguz barriz be, gure nortasunari eutsiz eta arlo guztietan gure onena ateratzen jakinda. Kalitatearen alde egin behar dogu sektore guztietan eta turismo jasangarriaren alde, turismo-industria arduratsu batek kudeatuta; izan be, gurea bezalako eskualde batean bizitzea luxua da, errespetatu beharreko balioa, eta hortik bizitzen ikasi behar dogu, gainustiatu barik.

Egoera delikatu honetan iritsi da koronabirusaren krisia. Horren aurrean, konfinamenduaren erdian, Busturialdea-Urdaibain bizi garen guztion elkartasuna eta kezka ekintzailea eskatzen dogu, eskualde osokoa, estrategiak eta erakundeen eta ekimen pribatuaren bultzada bateratuko daben ekonomia-eredu bat lortzeko.

Arrakasta inoiz baino gehiago dago ahalegin kolektiboan, norbanakoen ahaleginen batuketa baita. Bakoitzak egiten dakiguna egiten jarraitzeko ahalegina egin behar dogu, eta hobeto egingo dogu besteekin kontatuta. Krisiak ahalegin handiz aurreratu genuenetik asko suntsitu dau, baina danon artean espirituari eutsiko deutsagu, eta elkarrekin lan egingo dogu, etorkizun oparoa eraikitzeko eta lortzeko. Egunetik egunera gutxiago geratzen da geure betiko bizitza eta jarduerak berreskura ditzagun, gure lagun eta familiagaz gozatzeko, eta denbora batez Busturialdean egin dezagun, Busturialdea-Urdaibairen alde.

Busturialdea-Urdaibain lehen mailako eskualdea sortu gendun, bere historiagatik, bere izaera apartagatik, bere kulturagatik, bere nortasunagatik, aurrera ateratzeko ahalegin eta gaitasun barritzaileagatik. Ezagut dezagun eta babes dezagun bere dimentsio guztietan. Harrituko gara merkataritzan, kulturan, turismoan, aisialdian, gastronomian, ostalaritzan, zerbitzuetan eta abarretan daukagun aparteko eskaintzaz. Aurkitu dezagun, eta lagundu dezagun hura garatzen eta sendotzen, lokala kontsumituz. Konpromiso horregaz bakarrik egingo dogu apustu benetan geurearen alde.

Krisi honetatik ateratzen garenean, geure motorra izan gaitezen gure herrietako merkataritzan kontsumitzen, gure zinemetara joaten, gure gastronomia sasoiko produktuekaz dastatzen, gure artistei babesa emoten, gure barneko turismoa bultzatzen, gure historia eta nortasuna gure museo eta aztarnategi arkeologikoetan ezagutzen, gure herrietako profesionalen zerbitzuak kontratatzen, …ezagutu eta goza dezagun Busturialdea-Urdaibain dogun gauza on guztiaz, eta izan gaitezen gu ere motorra.

Atxikimenduak:

Arratzuko Udala, Bermeoko Udala, Busturiako Udala, Ereñoko Udala, Foruko Udala, Gautegiz Arteagako Udala, Ibarrangeluko Udala, Kortezubiko Udala, Mendatako Udala, Morgako Udala, Mundakako Udala, Muruetako Udala, Sukarrietako Udala , Arrantzaleen Museoa, Azti , Bakearen Museoa, Busturialdeko Mankomunitatea, Busturialdeko Ur Partzuergo-Consorcio de Aguas de Busturialdea, Cruz Roja, Ekoetxea, Elkartegiak, Euskal Herria Museoa , Gernika- Lumoko Kulturetxe, Lanbide Ekimenak, Santimamiñe, Urdaibai Biosfera Erreserba- Reserva de la Biosfera de Urdaibai, Urremendi, Bermeo Tuna World Capital, Bermeoko Kofradia, Berton, Bostale, Gernika-Lumoko Merkatari Elkartuak, Tourdaibai, Arroyabe, Arruti, Bird Center, Campos, Cusumano , Ebaki, Ebepellet , Echebastar, Ferrovial, Graficas Gaubeca, LKG, Maier, Nueva Europa, Talleres de Guernica

#danonartean ekimen irekia da. Bat egin gura daben Busturialdea-Urdaibaiko erakunde, elkarte, … enpresa guztiek egin dezakete, telefono honetara deituz: 615794943 edota nuevaeuropa@outlook.com

BUSTURIALDEA-URDAIBAI AURRERA #DANONARTEAN!

Kartela (PDF 1MB)