Albisteak

 

#BizkaiaTxapeldun-ek txikienak beren maitasuna aitite eta amamei helaraztera gonbidatzen ditu beren marrazki, gutun edo mezuen bidez

Aldundiaren asmoa lanekin liburu bat argitaratzea edo erakusketa handi bat prestatzea da

http://ow.ly/NUdD50z7h5F

2 aukera parte hartzeko⬇️

"Zu margolari" marrazkiak eta margolanak

Lanari argazki bat atera eta bidali:

Posta elektronikoa bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus helbidera
WhatsApp 688847473

"Hitz biribilez"  kontakizunak, gutunak, olerkiak edo mezuak

Pdf formatuan bidali:

Posta elektronikoa bizkaiatxapeldun@bizkaia.eus helbidera
WhatsApp 688847473

Mezuan, egilearen izena eta adina baino ez dira jarri behar

#BizkaiaTxapeldun lehiaketan txiki guztiak txapeldunak dira

Animatu gutun, poema edo marrazki bat bidaltzera #Bizkaiako aitite-amamentzat, egun hauetan entretenitu eta irribarre egin dezaten

Animatu parte hartzera! http://ow.ly/rxAo50z8BcH