Albisteak

 
1. Gaia

Lehiaketaren edizio honetako Gaia "Bizkaiko giza paisaia" da, alegia, gizakion eragina nabarmen islatzen duen paisaia. Aurkezten diren argazkietan, paisaiaren eta lurraldearen giza balioak, gizarte-aniztasuna, izaera berezia eta cultura-aberastasuna islatu behar dira. Bereziki, lurralde bizi bat erakusten duten irudiak baloratuko dira, non pertsonak edo beren ekintzak protagonistak diren. Hiri-inguruneetan eta landa- zein natura-inguruneetan ateratako argazkiak izan daitezke.

2. Parte-hartzaileak eta sariak

Helduen kategoria
18 urtetik gorako edonor aurkez daiteke, Bizkaian bizi zein ez.

  • 1. saria: 1.200€
  • 2. saria: 800€
  • 3. saria:: 500
  • Bi akzesit: 150€

Eskola-umeen kategoria
14 eta 17 urte bitarteko ikasleak aurkez daitezke, baldin eta bigarren mailako ikasketak egiten ari badira Bizkaiko ikastetxe batean.

1., 2. eta 3. sariak: 200 euroko bale bat irabazi duen ikaslearentzat, eskolako materiala edo materiala eros dezan; eta 600 euro ikastetxearentzat, materialerako, bidaietarako edota eskolako txangoak egiteko.

Epea: azaroaren 1etik 15era.

 Informazio gehiago (PDF 290KB)