Albisteak

 

Muruetako Udalak aurten ere Uda Eskola 2016 antolatu du, uztailaren 5etik 29ra arte. Ordutegia goizeko 10.00etatik 13.30era arte izango da.
Interesatuek Udaletxean eman dezakete izena edo izen-emate orria (DOC 2,61KB) udala.murueta@bizkaia.org helbidera bidali.

Halaber, Udalak kontratazio prozesua irekiko du maiatzaren 31an Uda Eskola 2016ko irakasleak kontratatzeko. Baldintzak honako dokumentu honetan kontsulta daitezke: ikusi baldintzak (PDF 39,4KB).

Informazio gehiago (PDF 58,6KB).