Agenda

 

GAIA:
MURUETAKO BAZTERRAK 

MURUETAKO BAZTERRAK 
  • Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki bidali ditzake. 
  • Epea: 2020ko urriak 31. 
  • Helbidea: kultura.murueta@gmail.com posta elektronikora bidaliz (Bidaltzailearen izen abizenak, kontaktua eta argazkiaren kokapena jarri, Muruetako 2021 Udal Egutegia Argazki Lehiaketa izenburupean. 
  • Formatua: Irudi digitala izan behar da. 
  • Oinarriak: Muruetako webgunean eta Udaletxean.

 

SARIAK
12 argazki irabazleek, lehiaketarekin zer ikusia duen oparia jasoko dute eta 2021eko Muruetako Udal Egutegian agertuko dira. Gainera, jasotako argazki guztien erakusketa egingo da parte-hartzaile guztientzako lunch batekin batera COVID-19 egoerak posible egiten badu. Erakusketa, sari banaketa eta luncha azaroaren 28an 19:00 Muruetako Udaletxean.

MURUETAKO 2021 UDAL EGUTEGIA ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK

PARTE-HARTZAILEAK
:
Edozein pertsonak har dezake parte lehiaketan (adingabekoak guraso edo tutorearen baimena izan beharko du). Lehiaketan parte hartzeko, lehiaketaren oinarri guztiak onartu behar dira.

GAIA:

Argazkiak Muruetan egindakoak izan behar dira. Gaia: MURUETAKO BAZTERRAK da. Antolatzaileek erabakiko dute argazkiak onartzen diren edo ez, gutxieneko kalitate teknikoa duten ala ez aztertu ondoren.

ARGAZKIEN BIDALKETA:
Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki bidali ahal izango ditu gehienez ere. Posta elektronikoz bidal ditzakete kultura.murueta@gmail.com helbidera, Ezingo dira aurkeztu aurretiaz aldizkari, egunkari zein liburu batean argitaratu diren argazkiak, paperezkoak zein internet bidez irakurtzen direnak. Gainera, argazkietan pertsonak identifika daitezkeenez, argazkien egileak horien onespena beharko du.

ENTREGATZEKO EPEA:
2020ko urriak 31.

EPAIMAHAIA ETA HAUTAKETA:
Epaimahaia egutegia antolatzeaz, egiteaz eta editatzeaz arduratuko diren zenbait pertsonek osatuko dute. 12 argazki finalista aukeratuko dira Muruetako 2021 Udal Egutegia prestatzeko, horietako bakoitza egutegiko hilabete batean ager dadin.
12 argazki irabazleek, lehiaketarekin zer ikusia duen oparia jasoko dute eta 2021eko Muruetako Udal Egutegian agertuko dira. Gainera, jasotako argazki guztien erakusketa egingo da parte hartzaile guztientzako lunch batekin batera COVID-19 egoerak posible egiten badu. Erakusketa, sari banaketa eta luncha azaroaren 28an 19:00 Muruetako Udaletxean.

ARGAZKIEN GAINEKO ESKUBIDEAK:
Muruetako Udalak eskubidea (ez esklusiboa) izango du argazkiak informazio zein promozio helburuekin argitaratzeko, bai eta libreki erakusteko ere. Ez zaizkie hirugarrenei lagako baldin eta egile edo parte-hartzaileak horretarako baimena ematen ez badu. Parte-hartzaileen ardura izango da hirugarren pertsonek argazkien gaineko eskubiderik ez dutela egiaztatzea. Argazkien egileak baimena ematen du Muruetako Udalak egilearen izen-abizenak adierazteko, ondoko helburuekin: argazki lehiaketa honetako sarituak edo parte-hartzaileak ezagutarazteko eta Muruetako 2021 Udal Egutegian sartzeko.